Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak adierazi du Lisboako Ituna aldatu beharra dagoela gaurko krisiari aurre egiteko asmoz, eta gobernuek aurrekontu zorrotzagoak izan beharko lituzketela.
Zazpi urteko geldialdi politikoaren ondotik, Europa Batasuneko 27 estatuek 2007ko abenduan sinatu zuten Lisboako Ituna, 2009an jartzeko indarrean.
Espainiak dio Europako Batasuna arriskuan dagoela, "euroa hala baitago"
Ramon Jauregi Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroak gaur adierazi du Europako Batasuna arriskuan dagoela, "bere ikurra, euroa, arriskuan badago, gaur egun dagoen bezala". Europan "tentsioa" dagoela dio Jauregik, "ez baitu arkitekturarik euroa espekulaziotik babesteko".
Larri da gaur ere Espainiako Estatua, haren arrisku sariak goia jo duelako goizean: 520 puntura heldu da. Egun konplikatua izango du gaurkoa ere.
E egun horietako bat zen atzokoa Espainiarentzat zor merkatuetan. Batetik, Espainiaren arrisku sariak euroa sortu zenetik mailarik handiena lortu zuen, 500 puntura iritsita. Bestetik, Espainiako Altxorrak %7,008ko interesa pagatu behar izan zuen hamar urteko bonuen truke. 3.562 milioi euro saldu zituen; eta agian larriagoa dena, aurrekoetan baino erosle gutxiago erakarri zituen. Pezetaren garaira joan behar da, 1997ra arte, Espainian ehuneko zazpitik gorako interesa ikusteko.
Azken hilabeteotan arrisku sariaren azpiko prezioetan saldu zuen Espainiak bere zorra, baina atzo kontrakoa gertatu zen. Bigarren merkatuetan Espainiaren hamar urteko zorra %6,7ko errentagarritasuna ematera iritsi zen. Arrisku saria —Alemaniako hamar urteko bonuarekiko aldea— 499 puntura heldu zen.
Bezperan bezalaxe, Europako Banku Zentralak esku hartu behar izan zuen Italiaren eta Espainiaren zorra erosita; baina, bezperan ez bezala, lortu zuen bere helburua, arrisku sariak asko jaitsi baitziren. Espainiarenak 460 puntuan itxi zuen, asteazkeneko mailan. Frantziarena, 202 punturekin errekorra hautsi ondoren, 174ra jaitsi zen —bezperan 190era—. Belgikak ere 319 punturekin jo zuen goia, baina 300era jaitsi zen gero. Italiaren kasuan eragina handiagoa izan zen, 519tik 495era txikitu baitzen. Marka joan den astean jo zuen, 574 punturekin.