ekonomia

Metalgintzako hitzarmenaren alde, sinadura bilketa hasiko du LABek

Itunaren negoziazioaren "blokeo egoera kezkagarria" dela uste du sindikatuak. Lantegi guztietan sinadura bilketa bultzatuko dute, horren bitartez metaleko langileen "atxikimendu erreala" neurtzeko.

2013ko otsailaren 25a
13:54
Entzun

LABek gaur goizean azaldu duenez, lau hilabete eskas falta dira EAEn metaleko hitzarmenak desagertzeko, eta, "blokeo" egoera horri aurre egiteko, beharrezkotzat jo dituzte ekimen berriak.  

Sindikatuak adierazi du sinadura bilketaren atxikimendua "sendoa" baldin bada —horretaz "ziur" daude— sindikatu guztien erantzukizuna izango dela patronalari "erritmoak markatuko dizkioten mobilizazio indartsuak" proposatzea.

Apirilaren hasiera arteko epea jarri dute bilketarako. Ondoren, LABek egindako lanaren balorazioa egingo du, eta hitzarmenarekiko benetako atxikimenduari erantzungo dion mobilizazio planteamendu bat proposatuko du. LABen datuen arabera, hitzarmen horren menpe 100.000 langiletik gora daude.

Gogorarazi du sektoreko hitzarmenaren alde egin duela beti: "LABek ez du egiten toki batean sektore hitzarmena ontzat eman eta beste batean ez". 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.