MME Munduko Merkataritza Erakundearen V. Goi Bilera protesten artean hasi da. Erakundearen politika gaitzesteko protestaldi ugari antolatu dira igandea bitartean. Orain arteko protestarik jendetsuena atzo burutu zen. Bertan, Lee Kyong Hae nekazari korearrak bere buruaz beste egin zuen, "MMEren eta multinazionalen diktadura" salatzeko.
Protesta ekintzei jaramonik egin gabe, aurrera doaz MMEren 146 estatu kideen bilerak.Orain arte nekazaritzaren inguruko eztabaidak izan dira bileren ardatz nagusiak.
Cancungo Goi Bilera
Mexikoko poliziak Paul Nicholson zauritu du, MMEren aurkako manifestazio batean
Mexikoko poliziak Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko kide Paul Nicholson zauritu zuen atzo, mundu osoko milaka nekazariek MMEren aurka protesta egiteko antolaturiko elkarretaratze batean. EHNEk jakitera eman duenez, poliziek Nicholson jipoitu zuten, eta buruan bederatzi puntu eman behar izan zizkioten Cancungo eritetxe batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu