Greban dira Miarritzeko aireportuko (Lapurdi) kontrolatzaileak, eta bertan ez da hegazkinik aireratu edo lurreratuko. Salbuespen bakarra EasyJet enpresaren hegaldi batena izan da. Hegazkinak, ordea, Bordelen hartu du lur, eta bidaiariek autobusez egin dute Miarretzerako bidea. Bien bitartean, pentsioen erreformaren kontrako mugimenduak bi hilabete bete ditu. Gaur manifestazioa egin dute ehunka lagunek Baionan, emakumeak lehen lerroan direla.
«Erreforma honekin, emazteak izango gara galtzaile handienak», azaldu du Lola Garcia Oihana ikastolako irakasleak, eurak baitira «hilabeteko sari txikienak dituztenak». Dantza eta koreografiak egin dituzte emakumeek, euren egoera eta erretreten erreforma salatzeko. Azkena hiriko ospitalea eta Cassin ikastetxearen aitzinean.
Azken dantza ospitalea eta Cassin ikastetxearen aitzinean eman dute emakume grebalariek, erretreten erreforma salatzeko. @berriapic.twitter.com/Q091CzyRU1
— Oihana (@oi_tsr) February 6, 2020