Gasteizko Michelin enpresanlanpostu murrizketa izan daitekeela salatu zuen atzo LAB sindikatuak. Multinazionalaren Europako Batzordeak emandako datuen arabera, 17.000 lanpostu murriztu nahi ditu zuzendaritzak Europako lantegietan 2010era bitartean.
CGT sindikatu frantsesak helarazitako datuekin Gasteizko lantegian zenbateko murrizketa izango den jakiterik ez den arren, lanpostu berriak sortzeko aukera «zalantzan jartzen» dutela adierazi zuten LABeko kideek. Era berean, enpresako beste lantegi batzuetan neurriak hartzen ari direla aipatu zuten agerraldian bildutakoek.«Duela bi urte motorrentzako gurpilen lan katea sortu zuen Lasarten, 60 bat langilerekin, eta dagoeneko haren lekualdatzea jakinarazi dute», adierazi zuen LABeko alor kimikoko arduradun Xabier Ugartemendiak. «Honelako multinazional batek interesen arabera nahi bezala sortu eta deusezten du, beraz, lanpostu berrien aukera ez dugu gehiegi sinesten». LABen arabera, lanpostu murrizketa aurre erretiroen bidez egingo da, eta produkzioa Europako ekialdeko herrialdetara eramango da.Beste alde batetik, Gasteizkoenpresa batzordeak jakinarazi zuen datorren urtean 33 milioi euroko inbertsioa egingo duela «enpresaren modernizazio eta handitze prozesuan». Hala, 70 lanpostu berri sortuko ditu zama handiko gurpilen sailean. CCOO sindikatuak LABek salatutako lanpostu murrizketa gezurtatu zuen, eta Lasarteko lantegira mugatu zuen murrizketa. Artean, %3,32 hazi zen konpainiaren burtsa balioa. Europako prezioak %5 garestituko dituela iragarri izanak erantzun baikorra jaso zuen balio merkatuan.
Michelinen agian lanpostuak murriztuko dituztela ohartarazi dute CGTk eta LABek
Gasteizko enpresa batzordeak, berriz, 2005ean 70 lanpostu berri izango direla iragarri du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu