Michelinen CCOOk irabazi ditu hauteskundeak
GASTEIZ. Michelinek Gasteizen duen lantegian, CCOOk irabazi ditu hauteskundeak, 660 boto bilduta. Lehen zuena baino ordezkaritza handiagoa izango du aurrerantzean; bereak izango dira batzordeko 27 kideetatik zazpi. Bigarren indar sindikala UGT izango da, sei ordezkarirekin; CGTk bost izango ditu; ESK-k eta ELAk, hiruna; LABek, bi; eta CSI-Fk, bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu