EKONOMIA

Michelinen enplegua erregulatzeko dosierrak 2.200 langileri eragingo die Euskal Herrian

Lasarte-Oriako lantokian 500 laguni ezarriko diete, eta Gasteizkoan 1.700 langileri.

2012ko maiatzaren 4a
15:07
Entzun

LAB eta CCOO sindikatuek jakinarazi dute Michelin taldeak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu duela gaur Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) eta Gasteizko lantokietan, eta neurriak 2.200 langileri eragingo diela: 500i Lasarte-Orian —600ekoa da langile taldea— eta 1.700i Gasteizen —3.200 langile daude—.

Maiatza eta iraila bitartean aplikatuko dute dosierra, eta langile bakoitzeko 36 lanegunekoa ere izan daiteke.  

LABen arabera, ekoizpen beherakada argudiatu du Michelineko zuzendaritzak, baina salmenta datuak eman gabe. LABek dio "lotsagarria" dela enpresaren jarrera: "2011n, taldeak mundu osoan 1.462 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean baino %39,3 gehiago". 

Enpresaren eta langileen ordezkarien arteko hurrengo bilera asteartean izango da, Lasarte-Orian. LABek ez du onartuko espedientea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.