Microsoftek eta Yahook euren mezu zerbitzuak bateratuko dituzte

2005eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Internet bidezko berehalako mezu zerbitzuak, messenger bezala ezagututakoak, batuko dituzte Microsoftek eta Yahook. Hots, 2006ko bigarren urte erditik aurrera, bataren zein bestearen sistemak bateragarriak izango dira. Orain arte, etxe bakoitzaren messenger-ak ez ziren besteekin bateragarriak. MSN Messenger eta Yahoo Messengerren artean 275 milioi erabiltzaile bilduko dituzte, berehalako mezuen merkatuaren %44. Hala ere, oraindik AOL da merkatu horretan nagusi, ia %56rekin. Google-ek, berriz, %1 eskas dauka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.