Microsoftek lehen aldiz gutxiago irabazi du
WASHINGTON. Urteko lehen hiru hilabeteetan, 2.246 milioi euro irabazi ditu Microsoft informatika enpresak. Edozein enpresak nahi luke emaitza horiek izatea. Microsoftentzat, ordea, datu txarra da. Izan ere, joan den urtean %32 gehiago irabazi zuen. Duela 23 atera zen burtsara multinazionala. Ordutik, aurreko urteko emaitzak berdintzen ez dituen aurreneko aldia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu