Mila langilek bat egin dute grebarekin papergintzan

Erredakzioa
2003ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
ELAk eta LABek jakinarazi dute Gipuzkoako Papergintzaren alorreko mila langile inguruk bat egin zutela atzo greba deialdiarekin, «lantegiak poliziaz mukuru egon arren». Sindikatuek Ertzaintzaren jarrera salatu dute. Patronalarekin eskuz esku jardun eta sindikalistak estutu izana egotzi diote.

«Oztopoak oztopo, papergintzaren alorreko mila langile baino gehiagok grebarekin bat egin dute», ohartarazi zuten ELAk eta LABek atzoko greba egunaren hondarrean. 1.400 bat langilek dihardute papergintzan lanean, eta LABek eta ELAk sano adierazgarritzat jo zuten bi herenek UGTk eta CCOOk Adegirekin hitzartutako akordioari muzin egin izana. Sindikatu abertzaleak eraginkortasun orokorreko hitzarmen batean adostu gura dira patronalarekin.

Bestalde, atzoko greba egunaren harira, ELAk eta LABek Herrizaingo Sailari leporatu diote Ertzaintza Adegiren meneko bihurtu izana: «Enpresaburuen estrategiaren baitako dira poliziak». Sindikatuek salatu dute ertzainek arduradun sindikalak eta piketeak estutzen dabiltzala. «Grebarako eskubidea murrizteari» onartezina deritzote.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.