3.000 enplegu eta 900 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu zuten aurreko hiru edizioetan Donostiako ekonomia sustatzeko planek, eta lehiakorrago izaten edo nazioartekotzen lagundu zieten beste 2.500 baino gehiagori. 2015ean ere jarraipena izango du egitasmoak. 6,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta helburua da 1.000 lanpostu sortzen laguntzea.
Berrikuntza eta kalitatea izango dira aurtengo planaren ardatzak, eta abian jarriko da hainbat eragile, enpresa, erakunde, zentro teknologiko eta unibertsitateren lankidetzari esker.
"Kalitatea gure hiria bereizten duten balioa da. Balio hori enplegura ere eraman nahi da, enplegu egonkorra, zentzuz ordaindua eta etorkizuneko produkzio proiektuarekin lotua izan dadin", adierazi dute, gaur, planaren aurkezpenean. Halaber, berrikuntza ezinbestekotzat jo dute jarduera ekonomikoa iraunkorra eta lehiakorra izateko, eta giza kapital kualifikatua eta ondo ordaindua bertan mantentzeko edo erakartzeko.
2012tik 2014ra bukaera 4,4 puntu murriztu da langabezia Donostian.