Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen gobernuak proposatutako erretreten erreformaren aurka manifestazioa jendetsua egin dute gaur goizean Baionan, duela hamabost egun egin zenaren parekoa. Hala, 15.000 lagunek parte hartu dute sindikatuen arabera, 7.500 izan dira Poliziaren iduriko, eta 10.000tik gora zenbatu ditu BERRIAk. Nolanahi ere, bi asteko epean antolatu den bigarren greba eta mobilizazio eguna izan dela aintzat hartuz, eta irailaren 7koa Ipar Euskal Herriko azkenaldiko mobilizazio handienetakoa izan zela kontuan hartuta, sindikatuek ondo bete duteberen helburua.
Zehazki, CGT, CFDT, CFTC, CFE/CGC, FSU eta UNSA sindikatuak izan dira lanuzterako deia egin dutenak. Irailaren 7ko lanuztearen ondoren Sarkozyk erakutsitako jarrera salatzeko antolatu dute gaurkoa. Izan ere, orduko protesta hura oso jendetsua izan arren, erretreten erreforman ez zuela atzera egingo iragarri zuen presidenteak. Erretiro adina luzatzea da erreformaren gakoetako bat.
Ipar Euskal Herrian bezala, Frantzian ere protesta eguna dute gaurkoa, eta lanuzteez gain, mobilizazio jendetsuak ari dira egiten leku askotan.
erretreten erreforma
Milaka lagun atera dira kalera berriro Baionan
15.000 lagunek parte hartu dute sindikatuen arabera erretreten erreformaren aurkako protestan, hamabost eguneko epean egin den bigarren greba eta mobilizazio egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu