NAval

Milaka lagun bildu dira Bilbon Navalen alde

PSE-EEk ez beste euskal talde politiko guztiek parte hartu dute Bilbon abiatu berri den Navalen aldeko manifestazioan. Jesusen Bihotzean hasi da protesta, eta Arriaga antzokian bukatu. Navaleko langileen batzordearen deiari erantzunez, milaka lagun bildu dira. Eta protesta Navalen geroa ziurtatzeko beste pauso bat izatea nahi dute.

2004ko azaroaren 13a
18:19
Entzun
PSE-EEkoak ez dira manifestaziora joan. Alderdi horretako idazkari Jose Antonio Pastorrek atzo salatu zuenez, "PPk, EAJk eta Batasunak protesta baliatu nahi dute Gobernuaren aurka jotzeko". Pastorren ustez, "batzuk zarataka ibili dira, sozialistak lan zama lortzeko ahaleginean ari ziren bitartean". Deitoratu zuen "lotsabako hutsak" direla PP eta EAJ, eta gatazka piztu nahi dutela etengabe.

PSE-EEkoak ez, baina EAJko Ana Agirre, Batasunako Jone Goirizelaia, EAko Joseba Azkarraga, EB-Berdeetako Javier Madrazo. PPko Leopoldo Barreda han dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.