KRISIA

Milaka pertsona atera dira Dublinen kalera, Gobernuaren planaren aurka

Gobernuaren planak txiroenak kaltetuko dituela salatu dute, eta 'Gu gara herria, botuak gu gara' oihukatu dute.

2010eko azaroaren 27a
18:10
Entzun
Milaka irlandar kalera atera dira gaur Irlandako Gobernua krisiari aurre egiteko prestatzen ari den planaren aurka. Dublinen izan da manifestazioa, eta Poliziaren arabera, hasiera batean manifestariak 10.000 baziren ere, Dublin erdigunera gerturatzen ari zela 50.000 pertsona ere bildu dira, antolatzaileen hitzetan baita 100.000 eta 150.000. Gaitari taldek batek ireki du manifestazioa. Horien atzetik Gobernuaren planak irlandar txiroenak kaltetuko dituela salatu dute, Gu gara herria, botuak gu gara oihukatuz.

Irlandako Gobernuak astelehenean onartu zuen Europako Batasunaren erreskaterako laguntza, baina horretarako defizita murrizteko plan zorrotza onartu behar du, besteak beste, gastu soziala jaitsiz eta zergak igoz. Fintan O'Toole idazleak adierazi duenez, Gobernuak txiroenak kaltetuko ditu bankuen sistema babesteagatik. David Pegg Irlandako Sindikatuen Batzordeko idazkariak Gobernua XVII. mendeko bidelapur batekin alderatu du, eta Turpinek aurpegia estalita lapurtzen bazuen, Gobernuak estali gabe egiten duela gaineratu du. Gobernuak konpondu ezingo diren kalteak eragingo dituela esan du, eta Irlanda "basamortu ekonomiko eta sozial" bihurtuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.