Metalgintza

"Mobilizazio eta borrokara" deitu du ELAk urriaren 21etik 25era

Precok Donostian duen egoitzan bitartekaritza bilera egin dute gaur Adegi patronalak eta sindikatuek; Gipuzkoako metalgintzaren ituna patronalak dioenaren aurka indarrean dagoela uste dute sindikatuek.

xabier martin
2013ko irailaren 6a
20:09
Entzun

ELA sindikatuak salatu du Adegi bere horretan jarraitzen duela, "lan erreforma aplikatzeko erabakiarekin eta Gipuzkoako metalgintzako ituna hiltzat emanez". Adegik "argi eta garbi" esan du zer-nolako lan merkatua nahi duen metalgintzan. "Lan merkatu desarautua nahi du", dio sindikatuak, enpresariek "nahierara" ezar ditzan lan baldintzak.

Horiek horrela, Adolfo Muñoz buru duen sindikatuak dio ez direla ezer egin gabe geratuko erakundeek eta epaitegiek zer esaten duten zain. Langileen eskubideak "bermatzeko bide gehiago" daudela uste du sindikatuak, kasurako mobilizazioa.

Hain zuzen, urriaren 21etik 25era, "mobilizazio eta borroka aste bat" antolatuko du Euskal Herri osoan eta sektore guztietarako. Aste hori indarrean dauden lan gatazka askorentzat mugarria izango dela dio ELAk. Besteak beste, hainbat lekutan lanuzteak egitea espero du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.