Ekonomia

Mobilizazio "indartsu eta iraunkorren" beharra aldarrikatu du ELAk

Funtzio publikoan ordezkaritza daukaten sindikatuekin bilerak egingo ditu sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren azken neurriei nola aurre egin erabakitzeko.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko martxoaren 13a
14:25
Entzun

Zerbitzu publikoari "zartada" gehiago ematea egotzi dio ELAk Eusko Jaurlaritzari. "Enplegu publikoaren aldeko apustua egin beharrean, gure arduradun politikoak zerbitzu publikoak murrizten ari dira", esan du Joseba Villarreal negoziazio kolektiboko arduradunak. Horien adibide bezala jarri ditu atzo Jaurlaritzak atzo aurkeztutako aurrekontuak, eta dekretu bidez funtzio publikoko beharginen lan baldintzak erabaki izana. "Enplegua suntsitu eta langabezia ugaldu besterik ez dute egiten neurri horiek".

Testuinguru horri buelta emateko, mobilizaziorako deia egin du sindikatuak. Igor Eizagirre Gizalan federazioko idazkari nagusiak esan du mobilizazio horrek "indartsuak eta iraunkorrak" izan beharko luketela. Eta horiek erabakitzeko, gaurtik hasita funtzio publikoan ordezkaritza daukaten sindikatuekin bilerak egingo dituzte lan ildo bat zehazteko. "Ez dugu inongo aukerarik baztertzen", esan du.

Krisi egoerari aurre egiteko, ELAk Jaurlaritzari eskatu dio presio fiskala Europako Batasuneko bataz bestekoaren parera eramatea. "Zazpi puntu baxuagoa da, eta parekatuko balitz, 4.400 milioi euro gehiago bilduko litzateke", Villarrealen ustez. Era horretan, atzo aurkeztutako aurrekontuak beste itxura bat izango lukeela ebatzi du, “soberan eta guzti edukiko genuke”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.