ELA
Sindikatuen garrantzia
Ohi duen bezala, Bilbora eta Iruñera jo du ELAk, Gehiago balio dugu leloarekin. Adolfo Txiki Muñoz idazkari nagusiaren mitinak eman dio hasiera Bizkaiko hiriburuko mobilizazioari, 11:45ean, Jesusen Bihotza plazan. Jarraian, manifestazioa egiten ari dira Plaza Biribileraino. Iruñeko martxari, berriz, 11:30ean ekin diote, Gurutzeko plazatik Udaletxe plazaraino.
#ILPaurrera! #maiatzarenlehena amaieran #errepideakgreban, #1200eurotikgora , #EATONborrokan, #prekarietateariSTOPpic.twitter.com/WpjbW4moe9
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2016(e)ko maiatzak 1
Zeinek zioen borrokak tristeak izan behar zutela? Bai zera! #maiatzarenlehenapic.twitter.com/ODxxVvAw35
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2016(e)ko maiatzak 1
Jaurlaritzaren kontra mintzatu da Muñoz: "Patronalak gobernuen babes osoa du. Gobernuek bakarrik utzi gaituzte justizia sozialaren defentsan.". Sindikatuak desagerrarazteko nahia dagoela oharatarazi du, "Beldurra zabaldu nahi dute langileen antolakuntza eta mobilizazioa ekiditeko". Baina sindikatuak beharrezkoak direla aldarrikatu: "Prekarietateari aurre egiteko tresna da sindikatua".
LAB
Independentzia ardatz
Hainbat protesta antolatu ditu LABek Euskal Herri osoan, Langileok martxan, eskubideak aktibatuz! lemapean. Donostia, Gasteiz, Baiona eta Iruñeko eguerdiko mobilizazioez gain, altzairuaren krisiak gehien zigortutako herrietan manifestatu da: Zumarragan, Sestaon eta Amurrion. Nafarroan ere berebiziko indarra jarri du. Tuterak, Tafallak, Altsasuk, Agoitzek, Doneztebek, Lizarrak, Zangozak, Oionek, Eibarrek, Donibane Lohizunek edota Maulek hartu dituzte eredu aldaketa baten aldeko protestak.
#M1LangileokMartxan#Donostiapic.twitter.com/d9Ptp9AnEe
— LAB sindikatua (@LABsindikatua) 2016(e)ko maiatzak 1
#donibaneLohitzune#M1LangileokMartxanpic.twitter.com/3BnDPHKmoj
— LAB sindikatua (@LABsindikatua) 2016(e)ko maiatzak 1
Donostiako manifestazioaren ondoren hartu du hitza Ainhoa Etxaidek, eta aliantzen beharra nabarmendu du: "Aliantzak behar ditugu feminista, gazte, ikasleekin, baita euskal sindikatuekin". Confebaski ohartarazi dio, ezetz, langileak eta enpresaburuak ez daudela traineru bakarrean; elkarlana beste eragile batzuekin egiten dutela sindikatuak: "Traineru bakarrean egingo dugu arraun, demokrazia eta justizia sozialaren traineruan". Lanean jarraituko dute: "Balio duten bideak indartu, zaharkitu direnak berritu eta emaitza gabeak aldatu"
CCOO ETA UGT
Negoziazio kolektiboari so
Urteotako ohiturari eutsi, eta elkarrekin irten dira kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Soldata txikien eta pobreziaren aurka lelopean. 11:30ean hasi da Bilboko martxa, Kale Nagusitik; 12:00etan Gasteizkoa, Andre Maria Zuriaren plazatik; Donostiakoa, Alderdi Ederretik; eta Iruñekoa autobus geltoki zaharretik.
Sindikatuak desagertzeko nahiaz hitz egin du Unai Sordo CCOOko ordezkariak ere: "Gizartearen eraldaketarako ordezkaezina da sindikatua, baina maila emango dute instituzioak ere behar dira". Eta sindikatuen parte hartzea aldarrikatu du: "Politika industriak gehiago eta hobeak behar ditugu, lanpostu gehiago eta hobeak; eta erabakietan sindikatuen parte hartze gehiago".
STEILAS, ESK, CGT ETA CNT
Eskubideak berreskuratzea
Hegoaldean ordezkaritza txikiagoa duten sindikatuek elkartuta ospatu dute Maiatzaren Lehena. Steilas, ESK, CGT eta CNT sindikatuek protesta bateratua egin dute Bilbon, 11:30ean, Kale Nagusitik abiatuz. DesprekarizaTU! leloa hautatu dute. LSBk ere ordu eta toki berean hasi du martxa, bere kasa.
CGT, SOLIDAIRES, FSU ETA FO
Lan kodearen aurka, kalera
Baionan, Hendaian eta Maulen egin dituzte Frantziako lan kodearen erreforma salatzea ardatz duten manifestazioak. Sindikatuak ez diren beste talde batzuek ere protestara deitu dute, tartean Bizi elkarteak. 10:30ean Baionako tren geltokitik hasita.