Plataformatik salatu dutenez, “beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borroka” egiteagatik zigortu dituzte Telletxea eta Martinez. “Oso argi daukagu golpe errepresibo honek, beste askok bezala bi helburu nabarmen dituela, borroka sozialen kriminilazioa eta desaktibazioa”, gaineratu dute.
Gertakari hauek ezagutzera emateko asmoz, plataformak kontzentrazioa egingo du, ostegunean, Arangoitiko Egileor plazan, 20:00etan. Horrez gain, datorren ekainaren 25ean, manifestazio bat izango da, 19:30ean Bilboko Jesusen Bihotza plazan.