Mobilizazioei berrekingo diete LAB eta ELAk metalean
DONOSTIA. Datorren astelehenetik ostiralera mobilizazioak egingo dituzte ELAk eta LABek, Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena desblokeatzeko xedez. Bi sindikatu horiek uste dute Adegik hitzarmena desagertarazi nahi duela, eta Espainiako Gobernuaren lan erreforma indarrean jarri arte, «blokeo estrategia darabil». Lehen protesta Bergaran egingo dute, Lazpiur enpresaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu