ekonomia

Mondragon taldeak 70 milioi euroko funts bat sortu du Fagorri laguntzeko

Azken lau urteetan Fagor Etxetresna Elektrikoek izandako galerei buelta eman eta etorkizunerako bideragarritasuna bermatzea du helburu. Iaz, esaterako, 89 milioi euroko galerak izan zituen. %6,48 jaitsiko dute soldata aurten Fagor Etxetresnetan.

Berria.info
2013ko maiatzaren 13a
19:32
Entzun

Mondragon Korporazioko kooperatibisten 650 ordezkarik urteko bilera egin dute gaur Arrasaten, eta BESF Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa, 70 milioi eurokoa, sortzea erabaki dute. Helburua Fagor Etxetresnak konpainia errealitate berrira egokitzea da, "etxe sektoreko merkatuaren gainbeherak eta kanpo merkatuetako dinamismo handiagoak  markatuta dagoen errealitatera".

Azken bost urteetan %56 egin du behera etxetresna elektrikoen sektoreak. Hau da, 2012an etxetresna elektrikoen merkatuak 2007an fakturatu ziren salementen erdia baino pixka bat gutxiago fakturatu zuen. Fagorren kasuan, salmentak %37 gutxitu dira: 600 miloioi euro, beste era batera esanda. 

Diru funts solidarioarekin batera, Fagor Etxetresnak Taldeak plan estrategiko bat diseinatu du 2013-2016rako. "Hazteko estrategia planteatzen du, nazioarten aliantzen bitartez bere markak munduan duen presentzia hobetuta eta salmentak ia 200 milioi euro handituta aldiaren bukaerarako". Joan den astean onartu zuen Fagor Etxetresnak Taldeak plan estrategikoa, eta Xabier Bengoetxea aukeratu zuten presidente berri. Mondragon taldeak emandako diru laguntzak ere baditu baldintzak: gerrikoa estutu beharko dute Fagor Etxetresnakeko langileek, soldata %6,48 jaitsita, %80ra arte. Datorren urtean izoztuta jarraituko dute soldatek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.