Mondragon taldea

Mondragon taldeak "iparra galdu" duela salatu dute ehunka pertsonak Arrasaten

Korporazioa “kooperatibismoaren baloreetatik” aldendu dela salatu dute protestan, eta zuzendaritzari egotzi dizkiote azken porrotak eta lanpostu galerak. 

Protesta eginez salatu dute ehundaka herritarrek Mondragon taldearen jarrera. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 25a
11:56
Entzun

Mila pertsona inguruk egin dute bat gaur goizean Arrasateko kaleak zeharkatu dituen manifestazioarekin. Gizatasuna lanean, bueltatu duintasuna, lana eta aberastasuna lemapean, Mondragon taldearen azken zuzendaritzek egindako politikak salatu dituzte. Are gehiago, eurengan jarri dute Fagor Etxekotresnak kooperatibaren porrot eta hartzekodunen leihaketaren erantzunkizuna. Edesa, Debagoiena, Ordaindu eta Eskuratu epresen bazkideen elkarteak eta beste hainbat taldek deitu dute protesta.

Haien izenean, Mikel Olabek ohar bat irakurri du, Mondragon taldearen jarrera salatuz. Adierazi duenez, zuzendaritza “kooperatibismoaren baloreetatik aldendu” da. Zehatzago, korporazioak “handinahikeririk gabe” jokatu beharrean “mugarik gabeko nazioartekotzearen alde, klub neoliberalean sartzearen alde eta kapitalismoaren multinazional klasikoekin lehian sartzearen alde” egin duela salatu du Olabek. Era berean, Fagor Etxekotresnak enpresan lana galdu zuten 1.500 pertsonak “behin betiko birkokapenik gabe” jarraitzen dutela eta 400 baino gehiagok “egun bakar batean ere” ez dutela lan egin kritikatu du.

Horregatik guztiagatik, Mondragon taldeak “iparra galdu” duela esan du Olabek, eta “kooperatibismoa birpentsatzeko” deia luzatu du. Alde horretatik, zuzendaritza erabakitzeko erreferenduma egin dezatela exijitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.