Silvio Berlusconik dimisio eman ostean, gobernu tekniko bat jarri nahi du martxan Giorgio Napolitano presidenteak. Gobernu horretako buru izateko hautagai nagusia Mario Monti da, Europako Batzordeko Lehia komisario ohia. Haren izena aipatzeak konfiantza eragin du merkatuetan. Hala, herrialdearen arrisku saria517ra jaitsi zen atzo, eta hamar urterako zorraren interesa %7tik geratu zen, %6,95era. Milango burtsak, aldiz, %0,97ko igoera izan zuen. Herenegun, arrisku sariak marka guztiak hautsi zituen eta 574 puntura iritsi zen; hamar urterako zorra, berriz, %7,4an saldu zen.
Bien bitartean, datorren urterako aurrekontuak aste honetan bertan onartzeko tramiteak bizkortu ditu Italiako Senatuak. Europako Batzordeak agindutako murrizketak bilduko ditu proiektu horrek, besteak beste erretiro adina 67 urtera atzeratzea eta funtzionario batzuk lekuz aldatzea edo kaleratzea. Europako lan merkatua malgutzeko ere galdegin dio herrialdeari, baina proposamen hori ez dutela sartuko dirudi. Senatuak proiektua gaur bertan onartzea espero da, eta bihar diputatuek ematea euren oniritzia. Hala, agindutakoa betetzen badu, bihar bertan emango du dimisioa Berlusconik, eta orduan erabakiko dahauteskundeak aurreratu edo lehen ministro kargurako norbait izendatu.
Monti bizi bitarteko senatari izendatzea izan da Napolitanok egindako lehen pausoa. Horrez gain, Erroman egoteko eskatu dio, herrialdeak bizi duen krisi ekonomiko eta politikoari aurre egiteko. «Italiak hazkundea izatea nahi badugu, kategoria sozial guztietako pribilejioak kentzea ezinbestekoa da», esan du Montik Financial Times-i emandako elkarrizketa batean. Oposizioko hainbat alderdiren babesa du komisario ohiak; IDV eta Lega Nordalderdiek, aldiz, ez dutela haren alde bozkatuko esan dute.
Zorraren krisia
Montiren balizko hautagaitzak Italiaren arrisku saria jaitsarazi du
Gaur eta bihar artean bozkatuko dituzte aurrekontuak; Europak agindutako murrizketak biltzen ditu proiektuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu