Motorrak erosteko diru laguntzak emango ditu Espainiako Gobernuak

2010eko ekainaren 10a arte edo laguntzetarako bederatzi milioi euroak amaitu arte iraungo du aukerak

Agentziak
Madril
2009ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Aurtengo seihilekoan %50 jaitsi dira motorren salmentak Espainiako Estatuan, eta alor horretakoen kezka biziak erantzuna aurkitu du Espainiako Gobernuaren aldetik. Moto-E ekimenaren bidez, bederatzi milioi euro bideratuko dira motorrak eroste aldera.2010eko ekainaren 10a arte edo diru hori amaitu arte, laguntza bat edo beste jasoko dute erosleek motorraren ezaugarrien arabera. 50 cc artekoak erosteko, 225 euro emango dituzte; 75 Gobernuak eta gainontzekoa enpresek. 250 cc artekoentzat, 525 euro izango dira; 175, Gobernuaren aldetik. Eta 250 cc baino gehiagokoak erosteko, 750 euro emango dituzte; horietatik 250, Espainiako gobernuak jarrita.

9.500 eurotik gorako motorrak erosteko (BEZa eta matrikulazio zerga barne) ez da diru laguntzarik izango. Espainiako Gobernuak eta motorrak ekoizten dituzten enpresek emango dituzten laguntzetatik at, autonomia elkarteek ere laguntzak emateko aukera dutela esan du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.