Mozambikek aske utzi du Bermeoko atunontzia

2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
MAPUTO. Astearte iluntzeaz geroztik aske dago Bermeoko Txori Argi atunontzia. Ontziaren jabeak, Inpesca enpresak, banku abal bat eman behar izan dio Mozambikeko Gobernuari, hark jarritako 927.000 euroko isuna pagatuko diola frogatzeko. Txori Argi hilaren 14tik Nacalako portuan eduki dute, Mozambikeko uretan legez kanpo arrantzan ari zela egotzita. Ontzijabeak gezurtatu egin du hori, eta iragarri du isuna baliogabetzen saiatuko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.