Muga jarri diote txitxarroaren arrantzari
DONOSTIA. Espainiako Gobernuak muga jarri dio Kantauri itsasoan egiten den txitxarroaren arrantzari. Apirilaren 19tik aurrera, ontzi bakoitzak gehienez ere 12.000 kilo harrapatu ahal izango ditu asteko. Ingurasare eta arraste modalitateez kanpo, asteko 200 kilokoa izango da muga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu