Mugagabeko greba hasi dute Itziarko Irudexen
ITZIAR. Irudex enpresako langileek mugagabeko greba hasi dute, zuzendaritzak lantegia itxi nahi duela salatzeko. ELAk azaldu duenez, duela hilabete Itziarko enpresak konkurtso legea eskatu zuen, zorrei aurre egiteko nahikoa dirurik ez zuela argudiatuta. Langileen ordezkariek, ordea, uste dute ekoizpena beste lantegi merkeagoetara eraman nahi duela. Irudexek 74 langile ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu