Mugak errespetatzen ez dituztenei botoa ukatzea aztertzen ari da EB

Zor eta defizit handiegia duten herrialdeei zigor gogorragoak jartzeaz ariko dira abenduan

Erredakzioa
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Zorrari eta defizitari jarritako mugak errespetatzen ez dituzten herrialdeei boto eskubidea kentzea, Bruselari herrialdeen aurrekontuetan esku hartzeko eskubidea ematea eta zenbait zergatan armonizaziorako urratsak egiten hastea. Europako gobernatze ekonomikoa indartzeko helburuarekin, Europako Batasuna aztertzen ari den neurrietako hiru baino ez dira horiek.

Jose Manuel Durao BarrosoEuropako Batzordeko presidenteak atzo azaldu zuen hainbat neurri hartzen ari direla EBko finantza eta ekonomia egonkortasuna bermatzeko eta oraingoaren moduko krisiak saihesteko, baina baita gehiagoren beharra dagoela ere. Atzo aurreratutako neurri horiek eta beste batzuk abenduaren 9ko goi bileran aurkeztuko dituzte, EBko herrialdeetako gobernuburuek azter ditzaten. Lisboako Itunean aldaketak egiteko aukeraz ere eztabaidatuko dute bilera horretan. Martxorako dena lotuta eduki nahi du Bruselak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.