Mugerren saltokia jartzeko baimena jaso du Ikeak
BAIONA. Frantziako Merkataritza Antolamendurako Batzorde Nazionalak Mugerren saltoki bat jartzeko baimena eman dio Ikeari. Gune komertzial bat sortuko dute, eta, Ikeaz gain, Carrefour eta beste 80 denda kokatuko dira han. Ibilgailuentzat, gainera, hiru mila toki jarriko dituzte. 250 milioi euroko inbertsioa izango du proiektuak. Euskal Herrian lehendik ere badauka saltoki bat Ikeak, Barakaldon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu