Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak dionez, une honetan "ezinezkoa da eskaintza hobetzea". Negoziketetan dirua aurrezteko proposatu diren neurri guztiak ezabatzen joan direla azaldu du. Une honetan bakarra mantetzen dela argitu du: larunbatetan lan egiteak ekartzen dituen gain kostuak murrizteari dagokiona.
Era berean, zuzendaritzak dio, azken eskaintza horretan biltzen direla "beste hainbat auto lantegitan sindikatu ezberdinetako ordezkariek onartu dituzten neurri berak". Horien aurrean amore ematea ezinezkoa egiten zaiola agertu du zuzendaritzak.
Nafarroako Volkswagen lantegiko zuzendaritzaren ustez langileen batzordeak alferrik galtzen ari da langileei lan gehiago ekartzeko aukera. Batzordea mantentzen ari den jarrerarekin Nafarroako langileen lanpostuak arriskuan jartzen ari dela salatu du zuzendaritzak.
Nafarroako Volkswagen lantegia
Multinazionalak 10.000 auto gehiago egiteko eskaintza kentzea erabaki du
Nafarroako Volkswagen lantegiko zuzendaritzak gaur jakinarazi dio multinazionalaren erabakia langileen batzordeari. Antza denez, multinazionalak 10.000 auto gehiago (Polo modelokoak) egiteko eskaintza egin zion Nafarroako Volkswagen lantegiari. Baina lan ituna sinatu gabe Nafarroako lantegiak multinazionalak nahi lukeen "egonkortasuna" ez duenez eskaintza kentzea erabaki du. Nafarroako lantegiko zuzendaritzan lan ituna sinatzeko azken eskaintzan egin du gaur. Zuzendaritzaren hitzetan langileen batzordeak ez du lan ituna sinatzeko borondaterik. Hori dela eta, arduraz jokatzeko deia egin dio batzordeari eta Nafarroako Volkswageneko langileei kalte egiteari uzteko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu