Munduko ekonomia uste baino gutxiago haziko da
ERROMA. Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiaren bilakaeraren inguruan eginiko aurreikuspenak zuzendu ditu, beherantz zuzendu ere. Erakunde horren arabera, aurten %4,2 haziko da munduko barne produktu gordina, eta %4,3 datorren urtean. Ekainean, %4,3ko hazkundea iragarri zuen urte honetarako, eta %4,5ekoa datorren urterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu