ekonomia

Muñoz: "Erreformek langileen defentsa kolektiboa suntsitzea bilatzen dute"

ELAk batzarra egin du Iruñean. Sindikatuko idazkari nagusiak nabarmendu du "sindikatua defentsa kolektiborako tresna" dela.

ELAren manifestazioa, batzarraren ondoren. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 13a
12:56
Entzun

Muñozen arabera, "mugimendu sindikalak premia du militanteekin lan egiteko, langileak antolatzeko". Haren ustez, patronalak guztia "legearen bidetik" lortzen du, eta ez du "negoziatzeko beharrik".

"Bakarrik negoziatuko da lan zentroetan negoziatzera behartuko duen ekintza bateratu bat badago", esan du.

ELAren iritziz, "elkarrizketa mahaiak ez dira inoiz orain bezain hutsak egon"; politika "aldebakarrekoa eta antisoziala" dela uste du.

Soldaten alde ere egin du Muñozek. Dioenez, "soldata baino gehiago da": "Lana ere bada, soldatak jaisten badira enpleguak ere behera egingo duelako". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.