Muñoz: "Guk elkarrizketa soziala nahi dugu, baina ez dago"

ELAk ez du parte hartuko Jaurlaritzak indarrean jarri nahi duen elkarrizketa sozialeko prozesuan.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia. ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 9a
08:07
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialaren Mahaia osatzeko erabakia hartu du eta ELAk gai horrekiko duen jarrera agertu du Bilboko egoitzan antolatutako prentsaurrekoan. Adolfo Muñoz, idazkari nagusiarekin batera, Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa, eta Mikel Noval, arlo sozialetako burua, izan dira agiriaren aurkezpenean. Gobernuen politikak, elkarrizketa soziala proposatzen den eskumen-markoa, gobernuak patronalen eta sindikatuen artean ustez duen ekidistanzia eta LABek luzatutako azken proposamena aztertzen da txostenean.

ELAk ez du Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartuko. “Guk elkarrizketa soziala nahi dugu, baina ez dago”, adierazi du idazkari nagusiak. “Eskaintzen diguten horretan ez dago elkarrizketa sozialik. Rajoyk eta Europako Batzordeak esan digute jarraituko dutela politika horrekin. Eta, bitartean, langileok eskubideak galdu ditugu edo gure eksubide horien aldeko borrokan oztopoak jartzen dizkigute”, gaineratu du Muñozek. Egoera horretan, ELAk uko egin dio elkarrizketetan parte hartzeari edo haiek sostengatzeari. “Elkarrizketa soziala kontzeptu polita da, baina edukia galdu du”.

Bestalde, nabarmendu dute Jaurlaritzaren politikak elkarrizketa sozialari oztopoak jartzen dizkiola. “Beldurgarria izan da azken urteetako bilakaera langileentzat. Aldiz, patronalari eskatutako guztia eman diote, eta badirudi hala izaten jarraituko duela”, gaineratu du Muñoak. Bide beretik, negoziatu nahi ez izatea leporatu dio sindikatuak patronalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.