Ekonomia

Muñoz: "Krisiak pobrezia areagotzeko baldintzak jarri ditu"

Langabezian daudenen erdiek baino gehiagok ez dute diru laguntzarik jasotzen ELAk egindako ikerketa baten arabera.

Adolfo Muñoz —erdian—ELAko ordezkariekin, gaurko prentsaurrekoan. ARGAZKI PRESS
Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko ekainaren 30a
12:03
Entzun

Ekonomia hazten ari dela diote eragile gehienek, eta hori horrela izan daitekeela onartu du ELAk. “Ekonomia berpizten ari da, baina egiten dituen erreformak gero eta handiagoak dira. Beharbada, krisia gugan uztea izan daiteke eurentzat krisitik ateratzea”. Adolfo Muñoz idazkari nagusiak esan du aberastasunaren banaketa krisia hasi zenean baino desorekatuagoa dela. Horren erakusle izan daiteke, esaterako, langabeen %59k diru laguntzarik ez jasotzea, eta jasotzen dutenek gero eta gutxiago eskuratzen dute, gainera. 2013an 632 euroren diru sarrerak izan zitzakeen inolako baliabiderik ez zuen pertsona batek, eta gaur egun, 438. Ia 200 euro gutxiago bi urtean.

Gainera, sortzen den enplegua gero eta prekarioagoa dela ere salatu du Muñozek. “Gizarte Segurantzako afiliazioaren datuei besterik ez diete begiratzen, baina pertsona batek hiru kontratu baldin baditu, hiru bider dago izena emanda bertan”. Alegia, epe motzeko kontratuak eta ordu gutxikoak gailentzen ari direla nabermendu du. Horregatik esan du “krisiak pobrezia areagotzeko baldintzak” jarri dituela. Eta egoerak horrela jarraitzen duen bitartean gatazkak sortzeko zilegitasun osoa daukatela kolektibo horiek, eta baita sindikatuek ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.