EKONOMIA

Murrizketa gehiago iragarri ditu Pedro Passos Coelhok

Gobernuak ezarritako hainbat neurri legez kanpokotzat jo ditu Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak, baina murrizketei eusteko agindu dio Europako Batasunak. Bideoa: Passos Coelhoren agerraldia, atzo. [Youtube]http://youtu.be/lJ1VF_dvEQE[/Youtube]

2013ko apirilaren 8a
08:35
Entzun

Portugalgo Gobernuak murrizketa gehiago ezarriko ditu, atzo Pedro Passos Coelho lehen ministroak iragarri zuenez. Larunbatean, Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen legez kanpokoak zirela gobernuak ezarritako hainbat neurri, funtzionarioei eta pentsionistei udako aparteko ordainsaria kendu izana eta langabezia eta gaixotasun prestazioek %6 eta %5 jaitsi izana kasu. Mozketa horiek berdintasun printzipioa urratzen dutela azaldu zuen auzitegiak.

1.000 milioi euro baino gehiago aurreztu nahi zituen Portugalgo Gobernuak neurri horrekin. Passos Coelhok erabaki du horien truke beste murrizketa batzuk egitea. Osasungintzan, hezkuntzan eta enpresa publikoetan egingo ditu mozketak. Beste erreskate bat saihesteko "ahal duen guztia" egingo duela hitzeman zuen Passos Coelhok. Ordea, zergak berriro igotzea baztertu du lehen ministroak.

Europako Batasunak begi onez jaso ditu murrizketa iragarpenak. Hala egin izan ez balu zailtasunak "luzatu" egingo liratekeela ohartarazi zion atzo Europako Batzordeak Portugalgo Gobernuari, eta defizit maila betetzeko "beharrezko neurriak" hartzeko eskatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.