KRISIA

Murrizketen aurkako manifestazioa izango da gaur Bilbon, EH Bilduk deituta

Burujabetza ekonomikoa aldarrikatuko du. 17:30ean hasiko da martxa, Jesusen Bihotzetik.

2012ko uztailaren 21a
11:43
Entzun

EH Bildu koalizioak manifestazio nazionalera deitu du, Espainiako Gobernuak hartutako murrizketa neurrien aurka agertzeko. Burujabetza ekonomikoa aldarrikatuko dute, "badakigulako posible dela interes kolektiboak defendatuko dituen sistema bat eraikitzea". Murrizketarik ez! Burujabetza ekonomikoa lelopean egingo da mobilizazioa.

Helburua herritarrek haserrea agertzeko aukera izatea da. Herritarrek parte hartzeko eskatu dute: "Guztion eskubideak eta duintasuna daude jokoan, eta guztiok batera elkarlanean arituta bakarrik lortuko dugu erasoak geldiaraztea eta alternatibak sortzea". Manifestazioa Bilbon izango da, 17:30ean; Jesusen Bihotzetik abiatuko da.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.