45 urteko langile gizonezko bat (JM.H.G.) hil da gaur goizean Muskizen (Bizkaia), Petronor enpresan. 11:30ean izan da istripua eta eroriko baten ondorioz hil da. Tamoin enpresakoa zen hura.
Hango langileek 14:00etatik aurrera 24 orduko lanuztea egitea erabaki dute, familiari elkartasuna adierazteko eta "ahal den segurtasun neurririk handienak eskatzeko. laneko heriotzak saihesteko".
Bihar goizeko zortzietan batzarra egingo dute eta, ondoren, manifestazioa, Muskizen.
Lan istripua
Muskizen langile bat hil da, lan istripuan
Petronor enpresan zendu da, 45 urteko gizonezkoa. 24 orduko lanuztea egiten ari dira beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu