Zergak

Nafarroa 80 milioi euro jasotzen hasiko da bihartik aurrera errenta eta ondare zergei esker

Errenta eta ondare zergaren bigarren zatia ordaintzen hasi behar dute 82.000 zergapekok.

Barkos, Aierdi eta Laparra, Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
xabier martin
2015eko azaroaren 19a
09:51
Entzun

Nafarroako Ogasunak bihar igorriko ditu pagatzera atera diren errenta eta ondare zergaren aitorpenen bigarren zatiak. Guztira 82.000 errenta aitorpen dira, eta  aurreikuspena da 58,66 milioi euro biltzea. Gainera, ogasunak ondare zergaren bigarren zatiaren emaitzak bidaliko dizkie beste 6.000 zergapekori. Horri esker, 22,38 milioi euro bilduko ditu ogasunak.

323.698 aitorpen aurkeztu dira 2014ko errenta aitorpenaren kanpainan; horietattik %72 itzultzekoak izan dira, eta %28, pagatzekoak. Jasotzea atera zaien gehienek jaso dute dagokiena, %96,45ek, hain zuzen (183,63 milioi euro).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.