Kontu publikoak

Nafarroa defizit muga bete ez dutenen artean sailkatu du Montorok

Yolanda Barcinaren gobernuak %1,55eko defizitarekin itxi du urtea, baina doikuntza bati zor zaiola onartu dio Ogasun Ministerioak.

Montoro, gaur goizean Madrilen, defizitaren inguruan azalpenak ematen. JUAN CARLOS HIDALGO, EFE
Ivan Santamaria.
2014ko martxoaren 31
07:49
Entzun

2013. urterako ezarrita zuen defizit muga gainditu du Nafarroako Gobernuak. Espainiako Ogasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, iazko aurrekontuan diru sarreren eta gastuen arteko aldea %1,55 izan da, baimenduta zuena baino %0,35 gehiago. Hori bai, ezohiko gertakarien ondorio dela ontzat jo du Madrilek.

Kalkuluari buruz negoziatzen aritu dira Iruñeko eta Madrilgo gobernuak. Hain zuzen ere, 2012. urteko aurrekontuei zegokien 95 milioi euroko egokitzapen bat aintzat hartu edo ez eztabaidatu dute. Azkenean, Ogasun Ministerioak diru hori 2013ko kitapenean sartu du. Hori gabe, defizit muga beteko zuela ziurtatu zuen Lourdes Goikoetxea Ogasun kontseilariak orain dela aste batzuk. Defizit muga gainditu dela uste du Madrilek, baina egokitzapena ezohikoa dela ere azaldu du.

Yolanda Barcinak presidenteak ere nabarmendu du "kontabilitateari buruzko desadostasuna" dela, eta bereari eutsi dio, hots, bere gobernuak %1,05eko defizita izan duela. "Berez, ez da ez dugula helburua bete, Nafarroako Ogasunaren eta Espainiako Gobernukoaren artean iritzi desberdinak daudela". Horregatik, Nafarroako lehendakariak ulertu du Madrilek ez diela ezer zuzentzea aginduko.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, joan den astean aurreratutako kopurua berretsi du gaur Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Defizita %1,08 izan zen (680 milioi euro), hitzartuta zegoena baino %0,12 gutxiago. Horrek esan nahi du 75 milioi euro gastatu gabe utzi dituela Iñigo Urkulluren gobernuak.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.