Goikoetxearen arabera, zerga iruzurraren aurkako borrokan historian bildu duten kopuru handienetarikoa da iaz atzeman zutena. "Albiste ona da guztiontzat, eta bereziki zerga arloan euren betebeharrak betetzen dituztenentzat; oso albiste txarra da gutxi batzuentzat, iruzur egiten jarraitzen dutenentzat", esan du.
Ekonomia kontseilariak azaldu du gobernuarentzat "lehentasuna" dela zerga iruzurraren aurka egitea, "bidegabea" delako. Goikoetxeak esan duenez, Ogasunari iruzur egitea "gero eta zailagoa" da, eta "gero eta garestiagoa". 2011n 123,1 milioi euro atzeman zituen Nafarroako Ogasunak.
Aurreratu duenez, zerga iruzurraren kontrako 2013-2017 plana prestatzen ari dira; hiruhileko honen amaieran bukatua izatea espero dute.