Nafarroako Gobernuak gaur iragarri duenez, kasu batzuetan zerga kenkaria ezabatuko die etxebizitza berria erosten dutenei, datorren urtetik hasita.
Errenta maila baxua dutenei eta familia ugarie bakarrik mantenduko die zerga kenkaria. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpena egiterakoan, %15eko beherapena egingo zaie hileroko 2.565 euro baino gutxiago irabazten duten familiei —banakako aitorpenetan hileroko beharrezko irabaziak erdia beharko du izan—. Familia ugarien kasuan, %30eko beherapena jasoko dute errenta aitorpena egiterakoan, hilero 3.848 euro baino gutxiago irabazten badute.
Gainontzeko kasu guztietan, zerga kenkaria ezabatuko da. 2013ko urtarrilean jarriko da martxan neurria, beraz, orain bitartean eta urte amaiera arte etxebizitza berria erosten duten pertsonei kenkaria mantenduko zaie. Gobernuak esan du sozietateen gaineko zerga bere horretan mantenduko duela.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak BEZaren igoera eta funtzionarioei Gabonetako lansaria kentzeko neurriak aplikatuko ditu; "behartuta" daudelako. Lansaririk gabe geratuko dira, Gobernuko presidentea, kontseilariak eta bestelako goi karguak, baita sozietate eta fundazio publikoak ere.