ekonomia

Nafarroak Konstituzionalera eramango du Gabonetako saria kentzea

Langile publikoen Gabonetako saria kentzea eta azken lan erreforma Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramango ditu Nafarroako Parlamentuak. Helegitea jartzeko proposamenak aurrera egin du oposizioko taldeei esker -PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerra-. 

Berria.info
2012ko irailaren 27a
21:16
Entzun

Aparteko sari bat kentzea Nafarroaren eskuduntzen aurka doala dio Parlamentuko zerbitzu juridikoen txosten batek, eta hori oinarri hartuta helegitea "Nafarroa leialtasunez baina irmotasunez" defendatzeko modua dela ziurtatu du Juan Jose Lizarbe PSNko parlamentariak. Lan erreformak, berriz, ez ditu Nafarroaren konpetentziak ukitzen, baina Konstituzionalera eramatea erabaki dute, Patxi Zabaletaren hitzetan,  "langileen baldintzak hondatzen" dituelako. 

UPN abstenitu egin da Gabonetako sariari buruzko helegitean, eta lan erreformari buruzkoan aurkakoa eman du. Bi helegiteen kontra mintzatu da PP. 

Nafarroako Gobernuak onartu egin du aurten Gabonetako saria ez ematea bere langileei, baina trikimailu baten bidez neurriari iskin egitea proposatu du: hurrengo urteotan udako aparteko saria urtarrilean pagatzea, eta abendukoa, berriz, uztailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.