EKONOMIA

Nafarroak urtarrilera eta uztailera aurreratu nahi ditu funtzionarioen lansariak, gabe gelditu ez daitezen

Nafarroako Gobernuak udako eta gabonetako lansari bereziak aurreratzea proposatu du, datorren urtean hasi eta 2015 bitartean. Aurten funtzionarioak gabonetako lansari berezirik gabe uztearen kalteak "gutxitu" nahi ditu horrela gobernuak. 

2012ko irailaren 5a
13:22
Entzun

Nafarroako Gobernuak urtarrilera eta uztailera aurreratu nahi ditu funtzionarioen lansariak, gabe gelditu ez daitezen. Datorren urtetik hasi eta 2015 bitartean, udako eta gabonetako lansari bereziak urtarrilaren 3ra eta uztailaren 3ra aurreratzea proposatu du Nafarroako Gobernuak. Neurri horren bidez, aurten funtzionarioak gabonetako lansari berezirik gabe uztearen kalteak "gutxitu" nahi ditu

"Neurriarekin Espainiako Gobernuaren legedia bete nahi dugu, baina autogobernuaren baitan marko propio bat sortuz, lansaria kentzearen benetako ondorioak gutxitzeko", azaldu du Gobenuak. Espainiako gobernuak hartutako neurria aplikatuko zuela iragarri zuen UPNk uztailean; "behartuta" daudelako. 

Lege aurreproiektuaren nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur Juan Luis Sanchez Muniain Nafarroako Gobernuko eledunak eta Javier Morras Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak. Datorren astean Parlamentuak bozkatu beharko du neurria. Aurreproiektua "errealista eta eraginkorra" da, adierazi du Muniainek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.