Nafarroako BPGA %1,2 hazi zen 2010ean, Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera. Datuok aurkeztu ditu gaur Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko presidenteorde bigarren eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Mirandaren iritziz, "2011 Nafarroan lana sortuko den urte izango da"; eta ondorioztatu duenez, dagoeneko "langabeziak gaina jo du".
2010eko azken hiruhilekoan %0,3 hazi zen Nafarroako ekonomia, eta hala, seigarren hiruhilekoz jarraian egin du hobera ekonomiak. Aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero, %1,9ko hazkundea izan du ekonomiak. 2009ko hirugarren hiruhilekoan atera zen Nafarroa atzeralditik.
Industriak izandako hazkunde nabarmenak -%7,2 hazi da 2010ean- ekarri du bereziki Nafarroako ekonomiaren hobekuntza. Esportaziek ere nabarmen egin dute gora
EkONOMIA
Nafarroako BPGa %1,2 hazi zen 2010ean
Azken sei hiruhilekotan hobetzen joan da ekonomia, eta iazko azken hiruhilekoan %1,2ko hazkundea izan zuen. Mirandak "2011 Nafarroan lana sortuko den urte izango" dela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu