Hiru motor ditu Nafarroako ekonomiaren hazkundeak, eskaintzari dagokionez: zerbitzuen sektorea (%4,4 hazi da), industria sektorea (%1,5 igo da) eta eraikuntza (%1,2). Eskariari dagokionez, berriz, barne kontsumoa ari da hauspotzen BPG barne produktu gordinaren gorakada: barne produktuak 2,7 puntu portzentual gehitu dizkio hazkundeari.
Nafarroako Estatistika Insitutuaren arabera, 2017ko hirugarren hiruhilekoan %3,2 egin du gora lurraldeko ekonomiak iazko aldi berarekiko. Horrek esan nahi du BPGa oraindik ere hazten ari dela urte arteko tasan, baina apur bat moteldu duela erritmoa, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat motelago egin baitu gura oraingoan. Hazkundea aurreko hiruhilekoarekin konparatuz, halaber, pixka bat moteldu da erritmoa: %0,6 igo baita hirugarren hiruhilekoan, eta %0,9 igo zen bigarrenean.
Bestalde, gorakada erritmoa handitu du enpleguak: %2,7 hazi da, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Hala, hazkunde erritmoa %3,2 denez, institutuak ondorioztatu du lanaren produktibitatea.