Nafarroako esportazioak %11,7 hazi dira azarora arte
IRUÑEA. Azarora arte Nafarroako esportazioak %11,7 igo dira. Inportazioak, berriz, %3,6 jaitsi dira. Beraz, merkataritza balantzea positiboa izan da: 1.318,3 milioi eurokoa. Gehien esportatu diren produktuak autogintzakoak izan dira. Autoen salmentak %15 hazi dira, eta baita ibilgailuak egiteko motorrenak eta talde elektrikoenak ere: %113,1 eta %172,5, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu