EKONOMIA

Nafarroako Gobernua utziko duela iradoki du PSNk, UPNk 132 milioiko murrizketak atzera bota ezean

Nafarroako Gobernuak 132 milioi euroko murrizketak egingo dituela jakinarazi du Alvaro Mirandak, eta PSNk gobernu akordioa hausteko prest dagoela erantzun dio, neurri horiek atzera bota ezean. Urte hasieratik %13,5 gutxiago jaso da zergetan, eta lehen hiruhilekoa %1,09ko defizitarekin bukatu da.

2012ko ekainaren 1a
15:17
Entzun

Gobernu krisia lehertu da Nafarroan, UPNk alde bakarrez erabakitako murrizketa batzuen harira. Alvaro Miranda Nafarroako Ekonomia sailburuak 132 milioi euroren murrizketak iragarri ditu gastuetan, eta esan du datozen hilabeteotan murrizketen nondik norakoak "zehaztuz" joango dela. PSNk, presazko agerraldian, gobernu akordioa hausteko ere prest dagoela iradoki du, UPNk azken neurri hori atzera bota ezean.

Mirandak emandako datuen arabera, urte hasieratik %13,5 gutxiago jaso da zergetan: "Beherakada handia da hori". Hala, urteko lehen hiruhilekoa %1,094ko defitarekin bukatu da. Horregatik erabaki du aurtengo aurrekontutik 132 milioi ez gastatzea, urte bukaeran %1,50eko defizita ez gainditzeko. Erabakia PSNrekin hitzartu gabe hartu du UPNk, eta horrek kolokan jarri du Nafarroako gobernu akordioa. 

Mirandak esan du edozein erabaki "Nafarroako Gobernuak" hartuko duela, alegia, UPNk eta PSNk hartuko dituztela erabakiak, "nahiz eta gero politikoki bakoitzak bere iritziak izan". PSNk baina gaizki hartu du Mirandak "hamar minututan eta alde bakarreko erabakiz" 132 milioi euroko murrizketak iragarri izana. "Gobernu krisia sortzen du horrek; ez dakigu nora eramango gaituen, baina badakigu nora ez dugun joan nahi", esan du Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak.

Neurri horiekin urte bukaerarako Espainiako Gobernuak ezarritako defizitaren %1,50eko muga bete dutela uste du Mirandak. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.