Krisia izan arren, Nafarroako Gobernuak iazko urteko aurrekontua etekinarekin itxi du: 111,4 euroko irabaziarekin, gaur Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak jakinarazi duenez. Haren arabera, nahiz eta Espainiako Gobernuarekin zergen arloan doitzea izanda sarrera txikiagoak izan dituzten, aurreikusi baino diru gutxiago gastatu izanak eragin du emaitza horretan -"2007an baino gutxiago xahutu dugu"-, "baina gobernua ez zen geratu zerbitzu publikoak bete gabe".
Eragileen arteko elkarlana azpimarratu du Mirandak. "Hau denon artean egin dugu -herritarrak, enpresa, administrazioa...-. Krisi ekonomikoagatik egoera larria da, eta aurre egin diogu batera lan eginda. Hori da bidea".
2008an eta 2009an diru galerak izan zituen Nafarroako exekutiboak.
ekonoMIA
Nafarroako Gobernuak 111 milioi euroko irabaziarekin itxi du 2010a
Aurreikusi baino diru gutxiago gastatu izanak eragin du emaitzan, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu