Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua aurkeztu du gaur Nafarroako Gobernuak eta, horren arabera, 2010ean 4.386,73 milioi euro gastatuko ditu, aurtengo aurrekontuetan baino %1,98 gehiago. Gastua, irailean gobernuak aurkeztu zuen aurreproiektuan aurreikusi zuena baino %0,95 handiagoa da.
Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak jakinarazi du hurrengo urtean "lanpostuen, politika sozialen eta kontu publikoen kontrolaren alde" egingo dutela.
Aurreproiektua Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak onartu beharko du orain, eta gobernuak hori hila amaitu aurretik egitea espero du.
politika
Nafarroako Gobernuak lau mila milioi euro inguruko gastua izango du 2010ean
Aurtengo aurrekontuetan baino %1,98 gehiago gastatuko du eta irailean aurreikusi zuena baino %0,95 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu