Nafarroako Gobernuak 2012. urterako aurrekontuen proiektu-aurrea onartu du gaur, eta %2,95 gutxiago gastatzeaz gain, Ondare zerga berriro ezartzea onartu du 700.000 eurotik gora. 5.000 zerga-ordaintzaileri eragindo die neurriak. Kontu horiekin defizita %1,3tik ez pasatzea aurreikusten dute.
Alvaro Miranda Ogasun kontseilariak esan du kopuru horiekin osasungintzako, hezkuntzako eta politika sozialen gastuei eutsi ahal izango diete, "jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeaz gain". 280 milioi euroko inbertsioa egingo du, erdia AHTa eraikitzeko.
Lehenago ere aurreratu zuen Nafarroako Gobernuak AHTa eraikitzeko ez ziren beste inbertsio guztiak geldituko zituela.