ekonomia

Nafarroako Gobernuaren proposamena "Merkelen estilokoa" dela salatu du PSNk

Barcinak argudiatu du lana banatuz enplegua handituko dela, eta kontratu berrietan lau orduko bi egitea nahi du, zortzi orduko lanaldi bat egin beharrean.

2013ko maiatzaren 9a
17:48
Entzun

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren hitzetan Nafarroako Gobernuak atzo aurkeztu zuen proposamena "Merkelen estilokoa da oso", eta sozialistak neurri horrekin ezin dutela bat etorri gaineratu du. "Gobernu bat aberastasuna sortzeko dago, langileei lasaitasuna emateko, eta ez mixeria banatzeko. Neurri hori ez da batere egokia gizarte moderno batean". Aurreko astean UPNrekin egindako bileran horrelakorik ez ziotela mahai gainean jarri azaldu du.

Nafarroako Gobernuak atzo proposatu zuen administrazioan egiten diren kontratu berrietan lana banatzeko proposamena. Argudiatu zuen Barcinak gastu berarekin jende gehiago lanean izatea ahalbidetuko lukeela horrek, hori bai, jornada erdiz, zortzi orduko kontratua egin beharrean lau orduko bi egingo liratekeelako neurria onartuz gero. Ekonomiaren egoera hobetzen denean kontratu horiek lanaldi osora pasatuko liratekeela gaineratu du Barcinak.

Neurri hori kontratu berriekin jarriko litzateke martxan, baina lehendik eginda daudenen inguruan Parlamentuko Enpleguaren Mahaiak erabaki ahal izatea nahiko lukeela dio Barcinak, "alderdiak ados jarrita".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.